Gaur goizean, Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasle eta irakasleak Azpeitian izan dira, eta horiekin bildu dira udal ordezkariak; izan ere, Eneko Etxeberria alkateak eta Aitor Bereziartua eta Josu Labaka zinegotziek harrera egin diete hazpandarrei. Etxeberria alkateak Azpeitia euren herria ere badela esan die Hazparneko lagunei. Horrez gain, bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrena izan dute hizpide.
Hazpandarrak Azpeitia Urola BHI ikastetxeko ikasleak ezagutzera etorri dira herrira, azken urteotan ohitura bilakatu den elkartrukean. Ekainean, Azpeitiko ikasleak izango dira Iparraldera bisitan joango direnak, Hazparne ezagutzera.