Jesus Olaizola da Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko lehendakari berria

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 5a

Martxoaren 30ean egin zuten Baigerako kideek urteko batzar nagusia, eta 27 bazkidek parte hartu zuten bertan. Honako kide hauek osatuko dute zuzendaritza batzorde berria: Jesus Olaizola, Mari Karmen Etxaniz, Patxi Alzibar, Kontxi Urrutia, Pello Odriozola, Olatz Arruti eta Lurdes Olaizola.

Baigeraren batzarreko irudia. (Azpeitiko Udala)

Joan den martxoaren 30ean egin zuen Azpeitiko Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzar orokorra, eta 27 bazkidek parte hartu zuten bertan. Gainera, han izan zen Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua.

Batzarrean, besteak beste, aurreko urtean elkarteak eginiko ekintzen berri eman zuten. Horrez gain, diru sarreren eta gastuen gaineko informazioa ere eskaini zuten, eta aurrera begira elkarteak dituen asmoez ere aritu ziren hizketan.

Bestalde, zuzendaritza batzorde berria eratu zuten, eta Jesus Olaizola izango da Baigeraren lehendakari berria. Gainera, Mari Karmen Etxaniz izango da elkartearen administraria eta Patxi Alzibar idazkaria. Horiez gain, honako batzordekide hauek osatuko dute zuzendaritza: Kontxi Urrutia, Pello Odriozola, Olatz Arruti eta Lurdes Olaizola.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide