Arrasateko udal ordezkariak Azpeitiko Udaleko ordezkariekin elkartu dira

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 4a

Arrasateko Udaleko ordezkariak Azpeitiko Udalak ekonomia indartzeko hartutako neurriak gertutik ezagutzeko elkartu dira Eneko Etxeberria alkatearekin eta Estitxu Elduaien zinegotziarekin.

Arrasateko eta Azpeitiko udaletako ordezkariak. (Azpeitiko Udala) Arrasateko Udaleko ordezkariek Azpeitira bisita egin zuten joan den astean, Azpeitiko Udalak ekonomia indartzeko martxan jarri dituen politikak gertutik ezagutzeko. Udalak jakinarazi duenez, "krisiari aurre egiteko, enplegua sustatzeko, ekonomia indartzeko eta herriko formazio eskaintza zabala izateko baliabideak zeintzuk diren" jakiteko elkartu ziren Arrasateko ordezkariak Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearekin eta Estitxu Elduaien zinegotziarekin. Azpeitiko Udalak jakinarazi du, krisi garaian, bi herrietan "enpresa garrantzitsuen behera" egin dutela edo itxi egin dituztela, eta, horri lotuta, bi herrien helburua langabeziari aurre egitea dela azaldu dute, "ekonomia indartuz eta herritarrei formazioa eskainiz".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide