Gen Verde musika taldeak bitan bete du Soreasu antzokia

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2017ko mar. 26a, 19:26

'On the other side' ikuskizunarekin munduan barrena bidaia egiteko aukera izan dute bertaratutakoek, eta musikaz eta dantzaz gozatzekoa ere bai. Iraurgi Ikastetxeko eta Donostiako Larramendi Ikastetxeko ikasleek ere parte hartu dute emanaldietan.

Iraurgi eta Larramendi ikastetxeetako ikasleak Gen Verderen emanaldian. (Julene Frantzesena) Asteburua iristerako agortuta zeuden Gen Verde musika taldeak eskaini behar zituen bi emanaldietarako sarrerak, eta jendeak ez du hutsik egin. Izan ere, atzo 20:00etan eta gaur 17:30ean eskaini dituzten kontzertu banatan goraino bete da Soreasu antzokia. On the other side ikuskizunarekin munduan barrena bidaia egiteko aukera izan dute bertaratutakoek, eta musikaz eta dantzaz gozatzekoa ere bai. Gen Verde taldeko kideak asteazkenaz geroztik daude Azpeitian, Iraurgi Ikastetxeko eta Donostiako Larramendi Ikastetxeko ikasleei hainbat tailer eskaini baitizkiete. Ikasle horiek ere Soreasuko oholtzan izan dira, dantza, ahots eta musika tailerretan prestatutakoa erakusten. Saioa hasterako Mikel Aranguren apaiz azpeitiarrak hartu du hitza, eta eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei Elizbarrutiaren eta Iraurgi Ikastetxearen izenean. Gen Verde musika taldearen oinarrietako bat aniztasuna da, munduko hainbat txokotako 22 emakumek osatzen baitute taldea. Iraurgi Ikastetxeak antolatu ditu emanaldiak, udalaren eta Elizbarrutiaren laguntzarekin. Hona hemen, gaur arratsaldeko emanaldiaren argazki bilduma: [flickr_set id="72157681764984036"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide