Mahai ingurua egin dute Sanagustin kulturgunean. (Julene Frantzesena)
Gaur, martxoak 25, Ekonomia Feminista Foroa egiten ari dira 200 emakume baino gehiago Azpeitian. Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako foroa 10:00etan hasi dute,
Kapitala ala bizitza: gure kartografiak gogoeta eginez. 12:30ak aldean hasi da Bizitza erdigunera ekartzeko bideak mahai ingurua. Sanagustin kulturgunea goraino bete da Mari Luz Esteban EHUko gizarte antropologia irakaslearen, Helena Franco EHUko ekonomia irakasle eta Ogasun diputatu ohiaren, Silvia Carrizo Malen Etxeako kidearen eta Cristina de la Cruz REAS Ecosolfemeko kidearen solasaldiarekin.
Mahai ingurua bukatzean egingo dute bazkaria, eta, ondoren, Alternatiba eta erresistentzien kantoietan tailerra egingo dute Emakumeen Txokoan. Tailer horietan eraldaketa sozialean eragiten ari diren hainbat proiektu ezagutu ahal izango dituzte parte hartzaileek. Tailer horiek bukatzean, ondorioak aurkeztuko dituzte, eta horrekin bukatuko da Bilgune Feministak antolatutako foroa.
Lotura honetan irakur daiteke Amaia Zufia gaurko foroaren antolatzaileetakoari egindako elkarrizketa.
Hona hemen, foroko irudi batzuk (Argazkiak: Julene Frantzesena eta Bilgune Feminista):
[flickr_set id="72157678489327393"]