Azpeitiko eragileek egitarau bateratua prestatu dute martxoaren 8aren bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2017ko mar. 2a, 10:02

Gaurtik martxoaren 14ra bitartean hainbat egitasmo izango dira herrian. Martxoaren 8an elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, plazan. Eragileek elkarlanean osatu dute egitarau bateratua.

Herriko hainbat eragiletako ordezkariak Emakumeen Txokoaren atarian. (Julene Frantzesena) Emakumeen Nazioarteko Eguna gerturatzen ari dela eta, Azpeitiko hainbat eragilek egitarau bateratua prestatu dute datozen egunetarako. Besteak beste, Sanagustin kulturguneak, Baigera jubilatuen elkarteak, Emakumeen Mahaiak, Emakumeen Txokoak, Gaztelekuak eta udalak prestatu dituzte bihartik martxoaren 14ra arteko ekintzak. Gaur izango da lehen ekitaldia: Adinekoak eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan mahai ingurua izango da Baigera Ien. Astelehenean, berriz, Sufragistas filma emango dute, eta asteartean Zinegoak emanaldia izango da Sanagustin kulturgunean. Martxoaren 8an 19:00etan elkarretaratzea izango da plazan, eta, ondoren, El Tornillo maratoia eskainiko dute Sanagustinen. Hurrengo egunetan ere izango da ekintzarik: martxoaren 10ean zineforuma izango da Gaztelekuan; martxoaren 8tik 10era Beldur Barik programaren barruan ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira ikastetxeetan, eta hurrengo bi egunetan Sanagustinen. Azken egitasmoa, Historiarako emakumeak hitzaldia hilaren 14an izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide