BIDEOA: Kirol inklusiboaz gozatzen, lagun artean

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 17a

Kirol inklusiboa egiten dute herriko hainbat lagunek astean bitan kiroldegian. Egitasmoa Azpeitiko Udalak eta Atzegik elkarlanean jarri dute martxan. Uztarria.eus-ek egitasmoan parte hartzen duten herritarrekin bideoa egin dute.

https://www.youtube.com/watch?v=ZZXPzIU0kCg Astean bitan, astelehenetan eta asteazkenetan, kirol inklusiboa egiten dute herriko hainbat lagunek udal igerilekuan. Egitasmoa duela hamar urte inguru jarri zuten martxan Azpeitiko Udalak eta Atzegik elkarlanean, eta proiektuaren helburua da integrazioa bultzatzea eta kirola herritar guztien eskura dagoela erakustea. Ainhoa Fernandez, Eli Agiriano, Xabier Muguruza, Ander Alberdi eta Igor Boo dira egitasmoan parte hartzen duten gazteetako batzuk, eta horiekin solasean aritu da Uztarria.eus.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide