Elegante Eguneko artzain-inudeen kalejiran danborra jotzen ateratzeko deia egin du Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 3a

Udaleko Kultura Sailean edo 943 15 70 68 telefonora deituta eman daiteke izena, eta bi entsegu antolatu dituzte.

Karnabalak gerturatzen ari direla eta, Elegante Eguneko artzain-inudeen kalejiran danborra jo nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko. Udaleko Kultura Sailean edo 943 15 70 68 telefonora deituta eman daiteke izena. Gainera, Azpeitiko Udalak danbor-jotzaileentzat bi entsegu ere antolatu ditu: otsailaren 17an (ostirala) eta otsailak 23 (osteguna) izango dira, 20:00etan, Itsasiren egoitzan (Urola kalea 6, behea). Kalejiraren ibilbide osoan bi abesti joko dituzte behin eta berriz. Astelehen Karnabalean tabernen arteko mozorro lehiaketan parte hartu nahi dutenek ere izena eman beharko dute otsailaren 22a baino lehen, Udaleko Kultura sailean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide