Izaskun Egiguren Emakumeen Txokoko dinamizatzailea eta Leire Etxaniz Parekidetasun saileko zinegotzia. (Julene Frantzesena)
Zabalik da dagoeneko Emakumeen Jabetze Eskolen barruan antolatu dituzten ikastaroetan eta tailerretan izena emateko epea. Otsailaren 3ra bitartean emango ahalko da izena: goizetan, udaleko Parekidetasun sailera joanda, 943-15 79 28 telefonora deituta edo
parekidetasuna@azpeitia.eus helbidera idatzita; eta, arratsaldeetan, Emakumeen Txokoan, 943-15 70 55 telefonora deituta edo
emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzita.
Askotariko eskaintza prestatu dute beste urte batez, "emakumeei beren buruaren eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskaintzeko" helburuarekin. Honako hauek dira ikastaroak:
Ahalduntzea, gorputzaren eta biodantzaren bidez;
Historiarako emakumeak tailerra;
Erotismo eta autoezagutza tailerra;
Mendi orientazioa ikastaroa;
Emozioak nola landu tailerra; eta neska gazteentzako
Autodefentsa feminista tailerra.
Hona hemen, ikastaroen inguruko azalpenak:
- Ahalduntzea, gorputzaren eta biodantzaren bidez:
Otsailaren 16tik maiatzaren 18ra izango dira saioak, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. 24 orduko iraupena izango du ikastaroak. Izen-ematea 36 euro ordaindu beharko da. Langabetuek eta ikasleek, berriz, 24 euro ordaindu beharko dituzte. Mentxu Arjonillak eskainiko ditu saioak, euskaraz.
- Historiarako emakumeak tailerra:
Otsailaren 14tik ekainaren 6ra, hamabostean behin, astearteetan, izango dira saioak, 18:30etik 20:00etara. Ikastaroak, guztira, 12 orduko iraupena izango du. Izen-ematea 18 euro ordaindu beharko da, eta langabetuek eta ikasleek, 12 euro ordaindu beharko dituzte. Ikastaroa euskaraz zein gaztelaniaz izango da, Leticia Martinez-Alcocerren eskutik.
- Erotismoa eta autoezagutza tailerra:
Martxoaren 4an eta 25ean, apirilaren 29an eta maiatzaren 13an izango dira saioak, 10:00etatik 14:00etara. 16 orduko iraupena izango du tailerrak, eta izen-ematea 24 euro ordaindu beharko da. Langabetuek eta ikasleek, berriz, 16 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroa egiteko. Saioak Clara Wolframek eskainiko ditu, euskaraz.
- Mendi orientazioa ikastaroa:
Apirilaren 22an eta 29an, maiatzaren 13an, 20an eta ekainaren 3an, 09:30etik 13:30era. 20 orduko iraupena izango du. Izen-ematea 30 euro ordaindu beharko da. Langabetuek eta ikasleek, berriz, 20 euro ordaindu beharko dituzte. Patri Espinarrek eskainiko ditu saioak, euskaraz.
- Emozioak nola landu ikastaroa:
Martxoaren 29tik maiatzaren 31era, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. 18 orduko iraupena izango du ikastaroak. Izen-ematea 27 euro ordaindu beharko da, eta, langabetuek eta ikasleek, 20 euro. Ikastaroa Pepa Bojok eskainiko du, eta gaztelaniaz izango da.
- Neska gazteentzako Autodefentsa Feminista tailerra:
Otsailaren 3tik maiatzaren 26ra, hamabostean behin, ostiraletan, 17:30etik 20:30era. Ikastaroak 24 orduko iraupena izango du, eta doan izango da. Saioak Alaitz Mañesek gidatuko ditu, eta euskaraz izango dira.
Leire Etxaniz udaleko Parekidetasun zinegotziak azaldu duenez, Jabetze Eskolan da "emakumeak maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko, elkarrengandik ikasteko, errelitateari ikuspegi feminista batetik begiratzeko eta parte-hartze sozio-politikoa handitzen laguntzeko topagunea".
Aukera zabala, herritar ororentzat
Jabetze Eskolako ikastaroak emakumeei zuzendutakoak badira ere, Emakumeen Txokoak herritar ororentzat diren beste hainbat saio eta egitasmo ere antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Izan ere, Emakumeen Txokoa emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna sustatzeko "tresna bat" dela adierazi du Etxanizek: "Benetako berdintasuna lortzeko ibilbidean, emakumeen ahalduntzeari eta autonomiari indarra emateko, esperientzia eta ekarpenak elkartrukatzeko, proposamenak egiteko eta kolektiboki eragiteko espazioa da".
Horrenbestez, herritar guztiei zuzendutako hainbat egitasmo ere antolatu dituzte. Otsailaren 10ean, esaterako,
Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak liburuaren inguruko tertulia izango da Miren Odriozolarekin eta Leire Ibargurenekin. Horrez gain,
Zaindu, geure burua zainduz jardunaldiak egingo dituzte otsailaren 6an eta 16an, Baigeran. Martxoaren 8aren bueltarako ere antolatu dituzte egitasmoak. Besteak beste, egun bat lehenago Zinegoak egitasmoaren barruko zine emanaldia izango da Sanagustin kulturgunean, eta martxoaren 8rako elkarretaratzea,
El Tornillo egitasmoaren maratoia eta mokadutxoa prestatu dituzte.
Horrez gain, hiru tailer ere antolatu dituzte datozen hilabeteetarako: koadernaketa tailerra, emakume haurdunentzat tailerra eta
Emakumea pilotari egitasmoa. Hiru horietan izena eman behar da otsailaren 3a baino lehen, Emakumeen Txokoan bertan, 943-15 70 55 telefonora deituta edo
emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzita.
Hiru herritarrek eskainiko dituzte saio horiek, Egigurenek esan duenez, herriko emakumeek egiten dutenari balioa eman nahi dietelako.
- Koadernaketa tailerra II:
Saioak otsailaren 4an, 11n eta 18an, larunbatak, izango dira, 10:30etik 13:30era, Emakumeen Txokoan. Leire Arenasek eskainiko ditu saioak, eta doakoa da ikastaroa.
- Emakumea pilotari egitasmoa:
Saioak otsailaren 1etik aurrera izango dira, asteazkenetan. 19:30etik 21:00etara izango dira saioak, Alaitz Badiolaren eskutik. Hilean 10 euro ordaindu beharko dute izena ematen dutenek.
- Emakume haurdunentzat tailerra:
Saioak otsailean hasiko dira, baina ez dute zehaztu eguna. Edurne Salegik eskainiko du ikastaroa, eta saioak astelehentan 18:00etatik 19:30era, eta ostiraletan 11:00etatik 12:30era izango dira. Hilean 18 euro ordaindu beharko dute izena ematen dutenek.