Jesus Maria komentuaren ondoko pasealekua. (Azpeitiko Udala)
Esklabetatatik Jesus Maria komentura arteko espaloi zatia berritzen ari da Azpeitiko Udala. Pasealekuaren alboetan dauden ezkien sustraiek espaloi zatietan koskak sortu dituzte, eta horiek konpontzeko eskaera
Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan jaso zuen udalak. Herritarren eskaerari erantzunez, obrak egitea erdietsi zuen udalak, eta dagoeneko hasi dituzte lanak. Udalak Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin koordinatuta egin ditu lanak. Orain arte ur hoditeria berritzen aritu dira. Obren aurrekontua 30.000 eurokoa dela jakinarazi du udalak.