Aparkalekua egingo dute Azpeitiko Etxebeltz eta Loiolabide artean

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 5a, 11:15

35 aparkaleku egingo dituzte (Azpeitiko Udala) Bukatu dituzte Azpeitiko Etxebeltz-Izarra eta Loiolabide arteko lur eremua egonkortzeko lanak, eta, orain, autoentzako 35 aparkaleku egokitzeko lanekin hasiko dira. Horrez gain, Loiolara bideko bi eremuen arteko paseoa eta bidegorria lotuko dituen obrak ere datozen egunetan hasiko dituzte. Udalak esan duenez, lanak hiru hilabetean bukatzea aurreikusten du, eta, guztira, 230.000 euro inguruko aurrekontua izango dute obrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide