Maite Martinez, Jexux Otamendi eta Agustin Lizarralde, Otamendi dendaren atarian. (Azpeitiko Udala)
Mendeurrena bete du aurten Azpeitiko Otamendi erloju dendak, eta aste honetan udalaren errekonozimendua jaso du saltokiak. Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotzia eta Maite Martinez Bertaneko teknikaria dendan izan ziren duela egun batzuk, Jesus Otamendi eta haren familia osoa zoriontzen. Egindako lana errekonozitzeko oroigarria eman zioten Otamendiri; izan ere, udalak esan duenez, "100 urtean merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu" nahi izan diete.
Otamendi erloju dendako kideek joan den
abenduaren 17an egingo zuten urtemugaren ospakizun festa.