Emanaldiaren izenak ere iradokitzen du ostiralean zirko emanaldia izango dela Gaztetxean. Izan ere, Hoi den/k zirkue izena jarri diote, besteak beste, pailazoak, clownak, malabaristak eta akrobatak elkartuko dituen ikuskizunari. Adin guztietako ikusleei emanaldia 19:00etan hasiko da.
Xanti Agirrezabalak egingo ditu aurkezle lanak. Harekin batera, oholtzan izango dira Ekaintxo pailazoa, Euskal Herriko txolitak malabareak egiten, Juanelo Panelo clown eta malabarista, Kike Jazzgling diaboloarekin eta Donostiako Idoia eta Irati aireko akrobaziak egiten.
Sarrera hiru euro ordaindu beharko dute helduek, eta haurrak borondatearen trukean sartuko dira. Okupazio proiektu bat bultzatzeko erabiliko dute bildutako dirua.
Ikusi hemen antolatzaileek ekitaldia sustatzeko egin duten aurrerapen bideoa:
https://youtu.be/kzyJyYmtHMk
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide