Amelie jantzi dendak irabazi du Azpeitiko erakusleiho lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 19a

Ameliekoek 600 euroko diru saria jaso dute. Bigarren egin du Ederti dekorazio dendak, eta haren jabeek 400 euro eskuratu dituzte. Hirugarren izan da Nerea eskulanak denda, eta 200 euroko saria jaso du.

Bertaneko kideak, udal ordezkariak eta erakusleiho lehiaketaren irabazleak. (Azpeitiko Udala) Gaur, astelehena, jakinarazi dituzte Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak aurtengo Azpeitiko erakusleiho lehiaketaren irabazleak. Amelie jantzi dendak jaso du lehenengo saria, eta sari horri dagozkion 600 euroak. Bigarren saria, 400 eurokoa, berriz, Ederti dekorazio dendak jaso du, eta Nerea eskulanakek 200 euroko hirugarren saria. Xabier Aldalur Bertaneko teknikariak jakinarazi duenez, 28 saltokik parte hartu dute lehiaketan, eta epaimahaiak gauez egin du erakusleihoen balorazioa, "argiak baloratzeko helburuarekin". Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotziak adierazi du lehiaketan parte hartzen duten merkatariek geroz eta gehiago hartzen dutela kontuan "produktuak ondo erakustea eta originalak izatea", eta hori udalarentzat "poztekoa" dela jakinarazi du. Lizarraldek eskerrak eman dizkie herriko merkatariei, "lan asko" egin dutela nabaritu delako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide