Talde berri bat aterako da datorren urteko helduen danborradan

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko abe. 14a, 09:52

Iraurgi Saskibaloi Taldeak 40 lagun inguruko taldea osatu du. Sukaldari jantziekin aterako dira, eta danborrak joko dituzte.

Datorren sansebastianetako helduen danborradan talde berri bat aterako da: Iraurgi Saskibaloi Taldea. Horrenbestez, San Sebastian bezperako desfilean 27 danbor talde izango dira. Saskibaloi taldeko kideak sukaldari jantziekin aterako dira, gaineko granateekin eta galtza zuriekin. 40 lagun inguruko taldea izango da, eta danborrak joko dituzte. Danbor-jotzaileez gain, zuzendari nagusia eta txikia, bi kantinera eta banderaduna aterako dira. 2015ean zabaldu zuen udalak talde berriek izena emateko epea, eta ISBk orduan eman zuen izena. Gaur, taldeekin bilerak Azpeitiko Udala hasi da dagoeneko helduen eta haurren danborradak prestatzen. Lehen bilerak egin zituzten, eta gaur egingo dituzte bigarrenak udaletxean. 19:00etan izango da haurrena, eta 20:00etan helduena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide