(Azpeitiko Udala)
Urola ibaiak gainezka egiteko arriskua gutxitzeko neurriak hartzen hasi da Azpeitiko Udala. Hala, Sanjuandegi eta Loiolabide lotuko dituen zubia eraikitzeko lanekin batera, uholdeei aurre egiteko egokitzapenak egiten ari dira inguru horretan. Duela aste batzuk hasi ziren egokitzapen lanekin, eta igerilekuaren eraikinetik Perretxikoko biribilgunera arteko ibai ondoko baranda kentzen eta horma ezartzen ari dira. Loiolabideko sahiesbideko biribilgunearen ondoko zubian aldaketak egiteko lanak gaur, astelehena, hasi dituzte, eta udalak jakinarazi duenez, bi edo hiru astez izango da espaloi zati hori itxita. Udalak esan du "obrak lasaitasunez egin eta herritarren segurtasuna bermatzeko" hartu dutela neurri hori.