Saltokietako lanetan trebatzeko prestakuntza ikastaroa antolatu du Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 3a

Hilaren 15a bitartean eman daiteke izena ikastaroan. Urtarrilean hasiko dira saioak eta apirilean bukatu. Alderdi teorikoa eta praktikoa landuko dituzte ikastaroan.

Saltokietan egin behar izaten diren hainbat lanetan trebatzeko formazio ikastaroa antolatu du Azpeitiko Udalak. Erakundeak jakinarazi duenez, ikastaroaren helburua da "herritarren kualifikazioan laguntzea eta herriko saltokientzat erabilgarri izan daitekeen lan poltsa sortzea". Doako ikastaroa izango da, eta alde teorikoa eta praktikoa landuko dituzte. Besteak beste, honako zeregin hauetan trebatuko dituzte saioetako parte-hartzaileak: harategi eta arraindegien salmenta puntuetan bezeroari zerbitzua eman; haragia, arraina eta beste hainbat produkturen salmenta egokia egin (produktuak behar diren baldintzetan mantetzen eta prestatzen ikastea); produktuen inbentarioa egin, stocka aztertu eta produktuak dagokien lekuan egotea bermatzea; eta salmenta puntuetan bezeroari kaxa zerbitzua eskaintzea. Ikastaroa urtarriletik apirilera izango da, eta urtarrilean nahiz otsailean 180 orduko ikastaro teorikoa egingo dute parte-hartzaileek. Martxoak eta apirilean, berriz, 120 orduko praktikak egingo dituzte. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da eskola graduatuaren edo baliokidearen titulua izatea eta euskara menperatzea. Saioetan parte hartzeko izen-ematea zabalik da dagoeneko, eta hilaren 15era arte izango da horretarako aukera. Bi aukera daude inskribatzeko: enpleguzentroa@iraurgiberritzen.eus edo ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan. Izena ematearekin batera curriculuma aurkeztu beharko dute herritarrek.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide