Azpeitiko Udalak eta UROLA KOSTAKO HITZAk urtebeterako hitzarmena sinatu dute gaur. Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan dira egunkariko zuzendari Nerea Uranga eta Estitxu Elduaien eta Josu Labaka zinegotziak. Akordioa tarteko, 27.000 euro jasoko ditu hedabideak.
Azpeitiko euskarazko hedabideak, hala nola UROLA KOSTAKO HITZA, Uztarria Komunikazio Taldea eta Erlo Telebista diruz laguntzea joan den
azaroko udalbatzarrean onartu zuten, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.