Abenduaren 12tik 15era ospatuko dute Mendi Astea Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 1a

Egun bakoitzean ekitaldi bana egingo dute. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu du, Azpeitiko Udalaren eta Paradisu Zinema zineklubaren laguntzarekin.

Urteroko legez, Mendi Astea antolatu du Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkuneak abendurako. Azpeitiko Udalaren eta Paradisu Zinema zineklubaren laguntzarekin prestatu du egitaraua, eta abenduaren 12tik 15era luzatuko da. Hain zuzen ere, egun bakoitzerako ekitaldi bat antolatu dute. Asteleheneko, astearteko eta asteazkeneko ekitaldiak Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan izango dira, 21:00etan hasita. Astelehenean, abenduak 12, Eñaut Eizagirrek eta Ibai Ricok Incognita Patagonia proiektua aurkeztuko dute; asteartean, Joxe Luis Eizagirre eta Aritz Otaegi Sumendiz sumendi proiektuaren inguruan arituko dira; eta, asteazkenean, Tasiok eta Igor Mendizabal Goixerrik High Sierra eskainiko dute.  Ostegunean, berriaz, Soreasu antzokian, K2 zerua ukitzen ikus-entzunezkoa emango dute Soreasu antzokian, 21:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide