(Azpeitiko Ernai)
Azpeitiko Gazte Mugimenduaren Topaketak egingo dituzte azaroaren 12tik abenduaren 3ra bitartean, gazte mugimenduko eragileek eta Ernaik antolatuta. Gazte erakundeko kideek esan dutenez, topaketen helburua da "alternatiben eraikuntzan pausoak ematea eta pauso horiez eztabaidatzea".
Azaroan zehar egingo dituzten saioetan lau lan ildo jorratuko dituzte: aisialdi eredua, feminismoa, etxebizitza eta hezkuntza. Horiek eginda, abenduaren 3an, baloraziorako tartea hartuko dute, eta egun osorako egitaraua prestatuko dute ordurako.
Lehen pausoa
Azpeitiko topaketak "eraikuntzarako lehen pausoa besterik ez" direla esan dute Azpeitiko Ernaiko kideek; izan ere, abenduaren 9an, 10ean eta 11n BaraƱainen (Nafarroa) Euskal Herriko topaketak egingo dituzte.
Gazte Topaketak
Egitaraua
Azaroak 12, zapatua. Aisialdi ereduaz jardungo dute hizketan 11:00etatik aurrera, Gaztetxean.
Azaroak 22, asteartea. Feminismoa izango dute hizpide 18:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean.
Azaroak 29, asteartea. Etxebizitzaren inguruan eztabaidatuko dute 18:00etatik aurrera, Gaztetxean.
Abenduak 2, ostirala. Hezkuntzaz jardungo dute 21:30ean hasita, Gaztetxean.
Abenduak 3, zapatua. Lan ildoen topaketak egingo dituzte plazan, eta egun osoko egitaraua antolatuko dute ordurako.