Haurrak tailerrean. (Julene Frantzesena)
Gaur, igandea, IV. Antzerki Eskolen Eguna egin dute Azpeitian,
XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako egitarauaren barruan. Eguraldi petralari aurre eginez, dozena inguru haurrek parte hartu dute goizean Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) eta Kabia taldeak elkarlanean antolatutako tailerrean. Plazan ziren tailerrok egitekoak, baina euria tarteko Soreasu antzokiaren sarreran jardun dute antzerkiari lotutako ariketak egiten, Josu Florentinok gidatuta. Ondoren, eguerdi partean, plazako kioskoan aritu dira saioan ikasitakoak gurasoei erakusten.
Gaur arratsaldean, berriz, Borobil Teatroaren
Gu ez gaude bakarrik obra ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. 17:00etan hasiko da haurrei eta helduei zuzendutako obra.
Anartz Zuazua da obraren zuzendaria.
Hona hemen, goizak utzitako irudiak:
[flickr_set id="72157672563765884"]