Saritutako argazki bat. (Alex Berasategi)
Espainiako Argazkilari Profesionalen Federazioak antolatutako Calificaciones 2016 argazki lehiaketa jokatu zen joan den asteburuan Segovian, eta Alex Berasategi azpeitiarraren bi lan saritu zituzten bertan. Federazioak haren bi argazki hautatu zituen Ohorezko Bildumarako, eta horietako batek bikaintasunaren titulua eskuratu zuen. Berasategik bere webgunean adierazi duenez, "ilusio handia" egin die bi sari horiek jasotzeak, eta "urteetako esfortzuak eta lanak fruituak eman" dituztela esan du.