'L'Entresort' antzezlanarekin hasi dira Azpeitian XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko aza. 1a, 17:39

Gaur hasi dira topaketak. 17:00etan emanaldi bat eskaini du Tetes de Mules taldeak, eta 19:00etan bigarrenez egingo dute Perez Arregi plazatxoan jarri duten karpan.

'L'Entresort' obra karparen atarian hasi du aktoreetako batek. (Julene Frantzesena) Gaur, azaroak 1, hasi dira Azpeitian XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak. Tetes de Mules taldeak L'Entresort obra eskaini dute 17:00etan hasita, eta bigarrenez egingo dute 19:00etan. Plazan ziren antzezlana egiteko karpa muntatzekoak, baina atzo azoka eguna zenez, Perez Arregi plazatxoan jarri zuten karpa. Lehen emanaldira dozenaka lagun bertaratu dira, eta bigarren emanaldirako sarrerak bertan eros daitezke. Haurren sarrera hiru euro eta helduena bost euro ordaindu beharko da. Zazpi urtetik gorakoei zuzendutako tragikomedia da L'Entresort. Angela Neiman, Baptiste Elizgaray eta Dominik Srzednicki dira aktoreak. Taldeko kideek esan dutenez, obrak "side showaren mundu misteriotsura" eramango ditu ikusleak. Topaketak direla-eta, hainbat antzerki obra ikusi ahal izango dira Soreasu antzokian hilaren bukaerara bitartean. Asteburuan, esaterako, Francoren bilobari gutuna, Koaderno zuria eta Gu ez gaude bakarrik eskainiko dituzte. Bihar jarriko dituzte Internet bidez salgai antzerki emanaldietarako sarrerak, www.azpeitia.eus webgunean. [flickr_set id="72157672386851414"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide