Eguzki panelak jartzen ari dira Sindikatu Zaharrean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 1a

Guztira, 22 modulo fotovoltaiko jarriko dituzte eraikinaren teilatuan. anel horiek sortutako energia Udaltzaingoaren bi auto elektrikoentzat eta Sindikatu Zaharreko instalazioarentzat izango da baliagarria.

Sindikatu Zaharra eraikinaren teilatuan eguzki panelak jartzeko instalazioak ari dira egiten joan den astean hasita. Bihar hasiko dira panelak jartzen, eta udalak azaldu duenez, eguraldiak laguntzen badu eta ezustekorik ez bada, astea bukatzerako amaituko dituzte lanak. Guztira, 22 modulo fotovoltaiko jarriko dituzte eraikinaren teilatuan. Horietako bakoitzak 250 wp sortuko ditu, eta guztien artean 5.500 wp. Panelak martxan azaroaren erdi alderako izango direla azaldu dute udal ordezkariek. Panel horiek sortutako energia Udaltzaingoaren bi auto elektrikoentzat eta Sindikatu Zaharreko instalazioarentzat izango da baliagarria. Josu Labaka udal zinegotziak dioenez, Usurbilgo Lanbide Eskolarekin egindako "hitzarmena ari da fruituak" ematen: "Udalaren Energia Planean jasotako ekintzen gaineko aholkularitza eta zerbitzu teknikoa emateko sinatu genuen hitzarmena. Lehenik Udaltzaingoarentzat bi auto elektriko erosi genituen, eta orain auto horientzako energia sortzeari ekingo dio udalak". Joan den maiatzeko udalbatzarrean aho batez onartu ostean sinatu zuten hitzarmena udalak eta heziketa zentroak. Hitzarmenaren xedea da instalazioetan energia berriztagarriak txertatzea eta energia-eraginkortasuna hobetzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide