Balentin Odriozola: "Beste inon ez da antolatzen txorizo egosi lehiaketarik"

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko urr. 28a, 11:59

(Balentin Odriozola harakina) Ardo Dastaketa Egunaren barruan, IV. Txorizo Egosi Lehiaketa jokatuko da bihar. Iaz Balentin Odriozola Odriozola harategiko harakinak irabazi zuen edizioz edizio indarra hartzen ari den txapelketa. Zein da txorizo ona egiteko sekretua? Iaz irabazten lagundu zidaten sekretuak esango ditut [barrez]. Produktua freskoa eta txerri haragiarekin egindakoa bada, eta piperrauts ona erabiliz gero, emaitzak onak izaten dira. Horrez gain, heste freskoak erabiltzeak eta ontze prozesuak ere eragina dute. Plaza ona al da Azpeitia? Plaza polita da. Gainera, beste inon ez da antolatzen txorizo egosi lehiaketarik. Eta nori ez zaio gustatzen txorizo egosia? Indartzen joango dela uste dut. Horrelako lehiaketak bultzatzea garrrantzitsua al da? Bai, oso. Gezurra badirudi ere, harakin gehienok autonomo txikiak gara, eta norbere harategian aritzen gara lanean. Salmentetatik bizi gara, eta produktu on batek horrelako lehiaketa batean errekonozimendua jasotzen badu, dezente igotzen dira salmentak. Adibidez, 10 kilo txorizo saltzen badituzu, egon ziur 25 kilora igoko dela kopurua. Urte osoan izaten du eragina, eta ez da nolanahiko eragina. Sari ugari jaso dituzu. Azpeitiko lehen txapelketa eta iazkoa irabazi ditut. Bizkaiko Ondutako Txorizo Lehiaketan finalista izan nintzen, 2011n eta 2012an Euskadiko Txistorra Lehiaketa irabazi nuen... Bihar ere irabaztera aterako naiz, baina epaimahaiak izango du azken hitza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide