Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 26a

Autobuserako izena Azpeitiko igerilekuan eman daiteke, eta zortzi euro ordaindu beharko da bidaia. Probaren egunean Azkoitian eta Azpeitian egingo ditu geldialdiak joaneko autobusak.

Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du udalak. Azaroaren 13an, igandea, izango da proba, eta 07:10ean aterako da autobusa Azkoitiko liburutegiaren aurretik. Ondoren, 07:20an, egingo du geldialdia Azpeitiko igerilekuaren aurrean. Autobuserako izena Azpeitiko igerilekuan eman daiteke, eta zortzi euro ordaindu beharko da bidaia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide