100 urte bete ditu Ana Vela lekaimeak

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 23a

Horrelakoetan ohikoa den moduan, Azpeitiko Udalaren ordezkariak komentuan izan ziren Velari bisita egiten eta oroigarriak ematen.

Joan den ostirealean bete zituen 100 urte Olazko komentuan bizi den Ana Vela lekaimeak. Horrelakoetan ohikoa den moduan, Azpeitiko Udalaren ordezkariak komentuan izan ziren Velari bisita egiten. Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotziek lore sorta bat eta Mikel San Juan tailugileak egindako oroigarria eman zizkioten mojari. Vela Asturiasen jaio zen, eta urte asko Argentinan eta Txilen pasatu ostean, duela 23 urte etorri zen Azpeitiko Olatzeko moja-etxera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide