Arrakastatsua izan da Txisteratik Egun Magikoa

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko urr. 22a, 20:46

Herritarrek parte hartu dute galaren zenbait unetan. (Julene Frantzesena) Magiak hartu du gaur, larunbata, Azpeitia, Txisteratik Egun Magikoa tarteko. Herritarrek magiaren diziplina desberdinak ezagutu ahal izan dituzte egun osoan zehar. Goiz eta eguerdi partean kaleko magiaz gozatu ahal izan dute herritarrek, kalez kale trikimailuak egiten ibili baita hainbat mago. Gainera, Karpa Magikoan ordu erdiko bost saio eskaini dituzte, eta guztietan bete egin da karpa. 19:00etan hasi da eguneko emaldi nagusia: Gala. Imanol Ituiñok gidatu du saioa, eta mentalismoaz, magia komikoaz, manipulazioza eta metamorfosiaz gozatu ahal izan dute Soreasu antzokira joan diren dozenaka lagunek. Antzokia ia goraino bete da, eta, heldu nahiz haur, aho bete hortz utzi dituzte magoek zenbait unetan. Hona hemen, Gala Nagusiko irudi bilduma: [flickr_set id="72157672000939474"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide