Larunbatean hasiko da Organo Erromantikoaren XVII. Nazioarteko Zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko urr. 5a, 10:06

Azkoitian, Bergaran eta Azpeitian hainbat kontzertu izango dira datozen hiru asteburuetan

Zapatuan hasiko da Organo Erromantikoaren XVII. Nazioarteko Zikloa, eta Azkoitian, Bergaran eta Azpeitian hainbat kontzertu izango dira datozen hiru asteburuetan. Azkoitiko eta Bergarako kontzertuak zapatuetan izango dira, eta Azpeitikoak, igandeetan. Dena den, hilaren 22an organo ikasleen emanaldia eskainiko dute Azpeitian. Azkoitiko emanaldi guztiak Amabirjinaren Jasokundearen parrokian izango dira 20:00etan hasita, eta Bergarakoak Santa Marina parrokian (20:00). Azpeitiko kontzertuak Loiolako basilikan eskainiko dituzte, 20:00etatik aurrera. Halere, hilaren 22ko emanaldia 12:00etan izango da. Hainbat organista Organo Erromantikoaren Zikloa izanik, hainbat organo jotzailek emango dituzte kontzertuak, hala nola Gerardo Rifonek, Roberto Bonettok, Oscar Candenok, Aitor Oleak, Stanislav Surinek, Alize Mendizabalek, Itziar Urbietak, Jose Luis Frantzesenak, Sergio Orabonak eta Ana Belen Garciak. Kontzertu batzuetan, horiei laguntzen ariko dira hainbat abesbatza, musikari eta bakarlari. Azkoitiko parrokiako organoa 1898koa da, eta 1889koa Azpeitikoa. Bergakoa geroxeagokoa da; 1917koa, hain zuzen. Honako hau da egitaraua: Azkoitia -Urriak 8. Ainhoa Zubillaga mezzoa, Francisco Herrero biolin jotzailea eta Gerardo Rifon organo jotzailea. -Urriak 15. Roberto Bonetto organo jotzailea. -Urriak 22. Easo abesbatza eta Oscar Candendo organo jotzailea. Bergara -Urriak 8. Amaia azpiazu sopranoa eta Aitor Olea organo jotzailea. -Urriak 15. Stanislav Surin organo jotzailea. -Urriak 22. Andre Maria Musika Kapera abesbatza eta Alize Mendizabal organo jotzailea. Azpeitia -Urriak 9. Mariatxen Urkia sopranoa, J.J. Etxeberria baritonoa eta Itziar Urbieta eta Jose Luis Frantzesena organo jotzaileak. -Urriak 16. Sergio Orabona organo jotzailea. -Urriak22. Organo ikasleen kontzertua. -Urriak23. Hondore abesbatza eta Ana Belen Garcia organo jotzailea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide