Lourdeseko Andre Mariaren kobazuloa. (Julene Frantzesena)
Soreasuko Sebastian Donearen Parrokiaren atarian dagoen Lourdeseko Andre Mariaren kobazuloa "sendotzeko eta txukuntzeko" lanak hasiko dituzte datozen asteetan.
Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoak jakinarazi duenez, urteen poderioz eta euria tarteko, "kobazuloa eusten duen barruko burdinezko egitura herdoildu egin da, eta zementua lehertu du". Hori dela-eta, egitura eta kobazuloa hezetasunaren kontra babestuko dituzte, eta leizeko argi instalazioa berrituko dute.
Lanek 7.000 euro inguruko aurrekontua dutela esan du Azpeitiko parrokoak, eta obra lagundu nahi duten herritarrek diru ekarpena egin dezakete oraindik ere. Bi modu jarri dituzte ekarpenok egiteko: parrokiako sakristiara joan edo Kutxabankeko 2095 5029 13 106 139 7831 kontu korrontean diru-sartzea egin. Parrtokiako kideak saninazioen bueltan hasi ziren herritarrei lanen berri ematen eta diru-bilketa egiten.
Obrez "elizetan halako berritze lanak" egiten dituen eraikuntza enpresa bat arduratuko dela adierazi du Susperregik, eta udazkenean hasi eta bukatu nahi dituzte.
Parrokia atariko kobazuloa duela 112 urte inguru eraiki zuten.