Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 4a

Hainbat gai landuko dituzte udaletxeko areto nagustian 19:00etan hasita. Esate baterako, 2017 ekitaldirako udal-zergei hasierako onarpena ematea, 2016ko uztailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea, Urola Erdiko Mankomunitatearen eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetzako Hitzarmena eta alkatetzak 2015eko azaroan, abenduan eta 2016ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea izango dira, besteak beste.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan. Udaletxeko areto nagusian izango da, eta  hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- 2016ko uztailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2017. ekitaldirako udal-zergei hasierako onarpena ematea.

3.- Udalaren 2016. ekitaldirako aurrekontuan 4. kreditu aldaketa onartzea.

4.- Azpeitiko Plangintza Orokorraren baitan AU2 Garmendialde guneko G.10/2.3 zonako Betharram ikastetxearen eraikuntza dagoen lurzatiaren Xehetasun Azterlanaren behin betiko onarpena berrestea.

5.- Urola Erdiko Mankomunitatearen eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetzako Hitzarmena: Azpeitian komunitate-ongizateko eta ingurumeneko programak egiteko konpentsazio ekonomikoa Azpeitiko Udalari ematea.

6.- Azpeitiko Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana 2016 dokumentuaren onarpena.

7.- Azpeitiko Udalean Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala proiektua ezartzeko Udalaren eta EUDEL eta IVAP arteko prestakuntza eta laguntza programa onartzea.

8.- 2017. ekitaldirako taxi zerbitzuaren prezioak.

9.- Erregimen frankistak egindako krimenengatik, bai estatu mailan baita nazioarte mailan ere, irekita dauden auzietan Azpeitiko Udalaren partehartzea.

10.- Alkatetzak 2015eko azaroan, abenduan eta 2016ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea.

11.- Enplegua sustatzea helburu duten formaziorako bekak: 25 urte baino gehiago duten herritarrentzat zuzenduak.

12.- Galdera eta erreguak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide