Astelehenean hasiko da berriro 'Azpeitibili' egitasmoa

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 30a

Ibilaldiak astelehenetan, 11:00etatik 12:15era, eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era egingo dituzte. Aurreko urteetan bezala, pertsona batek gidatuko ditu ibilbideak.

Datorren astelehenean hasiko da Azpeitibili egitasmoaren ikasturte berria. Udaleko Kirol eta Gizarte Zerbitzu sailek elkarlanean jarri zuten martxan Azpeitibili 2014an, "adinduek aktibitate fisikoa egitea eta haien autonomia zein beren arteko giza harremanak bultzarazteko". Udalak azaldu duenez, "eremu guztietako herritarren artean ariketa fisikoa sustatzeko ahaleginak egiten" jarraitzen dute, eta, aurten, egitasmoan herritar gehiagok parte har dezaten nahi dute. Horretarako, berrikuntza batekin hasiko dute aurtengo ikasturtea: parte-hartzaileek ez dute ibilaldietara joateko aurrez izena eman beharko aurrerantzean, eta nahikoa izango da proposatutako egunean eta orduan udaletxeko arkupeetara azaltzea. Salbuespena izango da urriaren 20an Ekainberriko kobaluzotik Zestoara egingo duten irteera. Ibilaldi horretan parte hartzeko izena eman beharko da, udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bulegora bertaratuta edo 943-15 00 95 telefonora deituta. Ibilaldiak astelehenetan, 11:00etatik 12:15era, eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era egingo dituzte. Aurreko urteetan bezala, pertsona batek gidatuko ditu ibilbideak.

Egutegia eta ibilbideak:

Urriak 3 (11:00-12:15): Lasaora irteera: 6 kilometro.

Urriak 6 (10:00-11:30): Azkoitiko San Juan zelaira ibilaldia: 7 kilometro.

Urriak 10 (11:00-12:15): Loiolatik Garmendipe irteera: 4 kilometro.

Urriak 13 (10:00-11:30):  Loiolatik Sistiaga Errekara buelta: 5-6 kilometro.

Urriak 17 (11:00-12:15): Lasaora irteera: 6 kilometro.

Urriak 20 (izena eman behar da): Ekainberri kobazuloa eta Zestoa.

Urriak 24 (11:00-12:15): Loiola eta Olatz arteko ibilbidea: 5 kilometro.

Urriak 27 (10:00-11:30): Mendi ibilaldia Goenara.

Urriak 31 (11:00-12:15): Madalena auzoara eta ospitalera bisita gidatua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide