(Argazkia: Olatz Prat)
Azken unera arte egingo zen ala ez erabakitzen aritu ostean, aurten ere izango da Garagardo Azoka Azpeitian. VIII. edizioa izango da aurtengoa, eta urriko bi asteburutan egingo da Alberdineako aparkalekuan jarriko duten karpan. Hain zuzen, urriaren 6an, 7an, 8an, 11n, 14an eta 15ean izango da zabalik Iraurgi Saskibaloi Taldeak Azpeitiko Udalaren, Bertan Merkatari Elkartearen eta Azpeitiko Tabernarien Elkartearen laguntzarekin antolatutako egitasmoa. Besteak beste, musika emanaldiak, DJak eta mus txapelketa izango dira egun horietan, eta hainbat garagardo mota dastatu ahal izango dira.