Aitortza egingo diete Azpeitiko kartzelan hildakoei

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena

Espainiako Gerra Zibilaren ostean Azpeitiko kartzelan hil ziren preso errepublikarrak omentzeko ekitaldia egingo dute gaur, 19:00etan, garai hartan kartzela zenaren eta gaur egun anbulatorioa den eraikinaren aurrean. Juan Casado Lorite, Francisco Delfa Fernandez, Francisca Galvez Vazquez, Luis Palomino Gutierrez, Juan Morales Artiles, Eusebia Delgado Perez eta Manuel Martin Martinez dira Aranzadik identifikatu dituen hildakoak. Azpeitiko Udalak eta zientzia elkarteak antolatu duten ekitaldian haietako batzuen oinordekoek parte hartuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide