Aldi baterako bi lanpostu eskaintzen ditu Azpeitiko Udalak: immigrazio eta hirugarren adineko teknikaria eta formaziorako dinamizatzailea eta integratzailea. Kontratazioak lanbideren bidez egingo dituzte, eta curriculuma bidaltzeko azken eguna irailaren 22a, osteguna, izango da.
Bi lanpostuetarako ezinbestekoa da hautagaiak 35 urte baino gutxiago izatea, emakumea izatea eta Azpeitiko ezagutza izatea. Horrez gain, DSBEren titularra izan behar du eta 2016ko ekainaren 16ko Lanbide-ko Ebazpeneko 3.1.2. artikuluan zerrendatzen diren kolektibo batekoa izan behar du. Gainera, bi postuetarako, beharrezkoa da gizarte langile ikasketak izatea eta euskara maila ezagutza (EGA edo 3. profila) izatea. Beharrezko baldintza horiez gain, kontutan hartuko dira eskualdeko nahiz lurraldeko baliabideak ezagutzea, hizkuntza desberdinak ezagutzea, eskaintzen den lan esparruan eskarmentua edukitzea eta Urola Erdia eskualdean izatea bizilekua.
Lan eskaintzen ezaugarriak
Immigrazio eta hirugarren adineko teknikaria
Immigrazioko programak koordinatzea, diseinatzea, kudeatzea eta sustatzea izango da bere lana. Horrez gain, hirugarren adinekoak informatu beharko ditu eskubide sozialei buruz. Kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da, eta ordutegia 8:00etatik 15:00etara.
Formaziorako dinamizatzailea eta integratzailea
Formaziorako programak koordinatzea, diseinatzea, kudeatzea, eta sustatzea izango da egin beharrekoa. Horrez gain, norbanakoen garapenaz arduratuko da, gizarte nahiz lan arlorako. Kasu honetan ere, kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da, eta ordutegia 9:30etik 13:30era eta 14:30etik 17:30era.
Informazio gehiago jaso nahi duenak 943 15 04 02 telefonora deitu,
azpeitia@lanbide.eus helbidera idatzi edo Lanbideko bulegora jo dezake.