Azoka Herritiken murgiltzen hasi dira herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko ira. 16a, 19:08

Gaur eta bihar ekitaldi ugari izango da herrian. Stock azoka, baserritarren postuak, tailerrak, kontzertuak, otorduak... denetarik izango da bi egunotan.

Alberdienean hainbat postu jarri dituzte merkatariek. (Julene Frantzesena) Asteazken arratsaldeko Herri hezitzaileak egitasmoaren inguruko hitzaldiaren eta atzoko pintxo-poteoaren ostean, aurrera jarraitzen du Azoka Herritik egitasmoak. Gaur arratsaldean baserritarrek postuak jarri dituzte udaletxe azpiko arkupetan eta merkatarien stock azoka hasi da Alberdienean, Goikokalean eta Erdikalean. Soreasuko Elkarguneko bigarren eskuko denda ere gaur zabaldu dute, eta umeentzako txapa eta marrazki tailerra egin dituzte Alberdienean. Gauean eta bihar ere izango da zer gozatu herrian, Azoka Herritik egitasmoari esker. Izan ere, 22:00etan afizionatu mailako pilota partidak izango dira Frontoi Txikian. Ondoren, 22:30ean, poesia errezitaldia eskainiko dute Anartz Izagirrek eta Garazi Ugaldek Orkatz tabernan. Segidan, 23:00etan, Xanti Agirrezabala eta Telmo Iruretaren Jendartean bidaide antzezlanaz gozatu ahal izango da Sanagustin kulturgunean, eta 23:30ean kontzertua eskainiko dute Felipe Murillok eta Iraia Bereziartuak Pikua tabernan. Bihar ere ekitaldi ugari izango da egun osoan zehar, hala nola kalejirak, azokak, erakusketak, emanaldiak, tailerrak, lehiaketa, otorduak eta kontzertuak. [flickr_set id="72157673857507376"] Hemen, gaurko eta biharko egitarauak: Ostirala, irailak 16 16:00. Soreasuko Elkargunearen irekiera. 17:00. Baserritarren azoka, udaletxe azpian. Alberdienean eta Erdikalean, stock azoka. 18:00. Bertanen maskotaren aurkezpena eta umeentzako txapa tailerra Alberdienean. 22:00. Afizionatu mailako pilota partidak, Frontoi Txikian. 22:30. Poesia errezitaldia Anartz Izagirreren eta Garazi Ugalderen eskutik, Orkatz tabernan. 23:00. Jendartean bidaide antzezlana, Xanti Agirrezabalaren eta Telmo Iruretaren eskutik, Sanagustinen. 23:30. Felipe Murilloren eta Iraia Bereziartuaren kontzertua, Pikua tabernan. Larunbata, irailak 17 09:30. Azokako partaideen gosaria, Sanagustinen. 10:30. Juan Antxieta musika eskolakoen kalejira. 10:00-14:00. Baserritarren eta artisauen azoka, tomateen erakusketa eta hazien tailerra, plazan. Arte eta Diseinukoen, Juan Antxietakoen eta Antxieta arkeologia taldekoen erakusketak eta emanaldiak Plaza Txikian. Merkatarien stock azoka Alberdienean eta Erdikalean. Bigarren eskuko azoka Elkargunean eta Erdikalean. Herriko elkarteen postuak, Perez Arregin. Eskola kirola, atletismoa eta xakea Olazko Amaren plazan. Irratia ere izango da kioskoan. 14:00. Bazkari begetarianoa, Gaztetxean. Ondoren, Onintza Valverderen kontzertua. 16:30. Artisau azoka plazan, stock azoka Alberdienean eta bigarren eskuko azoka Erdikalean. 18:30.Euskal kanten emanaldia plazan. Ondoren, otarrearen zozketa, kioskoan. 23:00.Perlak eta La Basu taldeen kontzertuak, Sanagustinen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide