Ibai alboko horma egonkortzeko lanak ari dira egiten Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 16a

Duela egun batzuetatik ari dira lanean Loiolabide auzoan, igerileku ondoan.

(Azpeitiko Udala) Duela egun batzuk hasi ziren Azpeitiko Loiolabide auzoan ibai ertzeko horma egonkotzeko lanetan. “Urola ibaiaren urteetako higadurak horma gastatu du, eta hondoratzen ari zen pixkanaka”, esan du Azpeitiko Udalak. Horregatik, horma eta lurra egonkortzeko lanak hasi ditu Udalak. Lan horien bidez, igerileku inguruan, ibaiko hormaren oinarria “sendotu eta indartuko” dute. Horren ostean, Etxebeltz ondoan hutsik dagoen lur eremua ere txukunduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide