Mikel Larrañaga: "Hirugarren sailkatuta, finalean maila horri eustea nahiko nuke"

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko ira. 13a, 09:39

Mikel Larrañaga azpeitiarrak Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen pasa den igandean Leitzan.

Mikel Larrañaga igandean Leitzan. (Ibon Errazu) Mikel Larrañaga azpeitiarrak igandean Leitzan (Nafarroa) lortu zuen Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalerako txartela. Berarekin hizketan izan da Urola Kostako Hitza. Gustura al zaude egindako lanarekin? Ebaki beharreko egurrak eta egiten zuen beroa kontuan hartuta, oso gustura nago. Hirugarren sailkatzerik espero zenuen? Finalera sartzea espero nuen, baina banekien Vicente eta Atutxa aurreko postuetan izango zirela. Banekien haiengandik urruti ez nintzela ibiliko, eta hirugarren eginda, gustura nago. Iaz ere izan zinen finalean. Bai, eta seitik bosgarren egin nuen. Hirugarren sailkatuta, finalean maila horri eustea nahiko nuke. Ondo sentitzen naiz, baina zaindu beharko dut, behera azkar egiten da-eta. Finala Bilboko Miribillan da. Plaza handia beharbada? Halako frontoian lehiatzea ederra da,  bai guretzat eta bai ikusleentzat, baina nahiko hutsa geldituko dela uste dut.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide