Txupinazoaren ostean, festa giroa da nagusi herrian. Eguerdian ehunka lagunek bazkaria egin dute plazan, eta, ondoren, jolasak egin dituzte txosnagunean. Jolasekin batera ireki dituzte txosnak, eta gazte ugari bertaratu da parte hartzera. 18:00etan, berriz, zezen txikiekin jolasean ibili dira haurrak eta gaztetxoak Done Jakue kalean egokitu duten plazatxoan.
Orain, baina, bada zer gozatu. Aurreneko zezenketa hasi da jada, eta 19:00etan meza eta bederatziurrena izango dira Loiolako basilikan. Gau Erdi txarangak kalejira egingo du zezen plazatik irtenda 19:00etan. 20:00ak aldean, Skandalue elektrotxarangak azken emanaldia eskainiko du Alde Zaharreko kaleetan.
Ondoren, kontzertuak izango dira. 22:00etan Hartz taldea izango da txosnagunean. 23:00etan su festa eskainikodu Zaragozana su etxeak. 23:30ean Txapelpunken kontzertua izango da plazan, eta ordu berean hasiko da Bide Batezen erromeria Olazko Andre Mariaren plazan. 01:00etan Pornoxen kontzertua izango da txosnagunean eta 02:30ean Huntzaren erromeria.
Hemen, egunak utzi duena iruditan. Goizeko argazkiak, berriz,
lotura honetan.
[flickr_set id="72157671762563805"]