Unai Alberdi kadetea. (Eneritz Albizu Lizaso)
Azpeitiak ostiralean jokatuko ditu Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako itzulerako partidak, 19:00etan hasita, Zigoitian. Azpeitiarrek ondo bideratuta dute kanporaketa; izan ere, joan den ostiralean 3 eta 0 irabazi zieten Zigoitiako pilotariei.
Lesioak-eta tarteko, hainbat aldaketa izango dira azpeitiar pilotarien artean: kimuetan Unai Alberdik eta Gorka Iriartek jokatuko dute; jubeniletan, Jon Alberdik eta Mikel Unanuek; eta, seniorretan, Jurgi Larrañagak eta Andoni Aizpuruk.
Joan den ostiralean Frontoi Txikian jokatutako neurketetan, erraz irabazi zuten kadeteek nahiz jubenilek eta, gehiago kostatuta, baina seniorren partida ere etxean gelditu zen. Unai Alberdi eta Gorka Iriarte kadeteek 22 eta 8 irabazi zuten lehen partida; 22 eta 6 irabazi zuten Jon Alberdik eta Mikel Unanuek; eta Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo pilotariak 22 eta 20 nagusitu ziren.
Kanporaketako garaileak uztailaren 23an, larunbatean, jokatuko du finala, Markina-Xemeinen edo Donezteberen aurka.