Ipurtargi Festen bigarren edizioa abian da jada, Loiolan. Goizean hainbat produktu, osagarri, arropa eta jaki postu jarri dituzte Loiolako zelaietan, eta jende ugari bertaratu da eguraldia lagun. Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta izango da zer egin eta zer goza Loiolan. Izan ere, 14:00ak aldean piknika egingo dute, eta 17:00etan umeentzako jolasak izango dira. Ondoren, 18:00etan, Kamilaren piano emanaldiaz gozatu ahal izango da. 19:00etan
Kontrako eztarrixe Azkoitiko Matadeiko irrati libreko kideek zuzeneko saioa grabatuko dute Loiolatik. 20:00etan jantoki begetarianoa izango da, Azpeitiko Gaztetxeko kideek prestatuta. Afalondoren, 21:30ak aldean, Enekorak eta Ekizak kontzertuak eskainiko dituzte.