Marta Pineda aiarrak irabazi du Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 5a

Pinedaren lanak iragarriko ditu azaroan egingo diren topaketak, epaimahaiak hala erabakita, eta aiarrak 900 euroko diru saria jasoko du. Guztira, 28 lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara.

Marta Pineda Aiako bizilagunak irabazi du Azpeitiko XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa. Beraz, Pinedaren lanak iragarriko ditu azaroan egingo diren topaketak, epaimahaiak hala erabakita, eta aiarrak 900 euroko diru saria jasoko du. Lehiaketara 28 lan aurkeztu dituzte, eta ekainean izan ziren ikusgai lan horiek guztiak Betharrametako aretoan. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, "epaimahaiko kideek ez zuten lan erraza izan lan bakarra aukeratzerakoan, eta erabakia hartzerakoan erakusketara bertaratutakoek emandako puntuazioak kontuan izan dituzte epaimahaikideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide