Saninazioetan hainbat eginkizunetan aritzeko lanpostuak eskainiko ditu Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 1a

Besteak beste, festetan jarriko dituzten aparkalekuetan eta zezen-plazaren zaintzan aritzeko lanpostuak kaleratu ditu Udalak, eta interesatuek uztailaren 4tik hilaren 12ra bitartean eman ahalko dute izena udaletxeko sarrera erregistroan.

San Inazio festetan hainbat eginkizunetan aritzeko lanpostuak eskaini ditu Udalak. Besteak beste, festetan jarriko dituzten aparkalekuetan eta zezen-plazaren zaintzan aritzeko lanpostuak kaleratu ditu Udalak, eta interesatuek uztailaren 4tik hilaren 12ra bitartean eman ahalko dute izena udaletxeko sarrera erregistroan. Lanpostuetarako izena emateko 16 urtetik gora izan beharko dituzte eskatzaileek. Langileak aukeratzerakoan, gainera, langabezian egotea, euskararen ezagutza izatea eta aurretik eginkizun desberdinetan aritu izana baloratuko dute. Udaletxeko sarreran eskaera orriaz gain, NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute eskatzaileek, eta, langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria ere eraman beharko dute. Udaletxean bertan eta Udalaren webgunean eskura daiteke eskaera orria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide