Martxan dira Azpeitiko udaleku irekiak

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 23a

Uztailaren 22a bitartean, astelehenetik ostiralera, hainbat ekintza egingo dituzte izena emanda dauden 350 haurrek eta nerabeek.

Atzo hasi ziren Azpeitiko udaleku irekiak. Uztailaren 22a bitartean, astelehenetik ostiralera, udalekuez gozatu ahalko dute Haur Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Batxilergoko bigarren mailara arteko 350 haurrek eta nerabek.

Aurtengo udalekuetako egitasmo ugari herriko kultur eta kirol taldeekin elkarlanean antolatu dituzte, eta, besteak beste, hormak margotuko dituzte Arte eta Diseinu taldekoekin, Capoeira ezagutzeko aukera izango dute, Xoxotera mendi irteera egingo dute Antxieta Arkeologi Taldearekin, mendi-bizikleta ibilaldia egingo dute Lagun Onakeko kideekin, gariaren matxinada dela-eta altxorraren bila egingo dute, Xeye atletismo taldeko kideen eskutik zirkuitu eta froga ezberdinak probatuko dituzte eta Oinatz animalista taldearekin muralak egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide