Azpeitiko Udalak aparkaleku berri bat ireki berri du, behin-behinean, Urrestillan, eta erabilgarria da dagoeneko. Azpeitiko Udalak akordioa sinatu du Txorietxe eremuko lurjabeekin, eta horregatik, erabilera publikoa izango du lur-sail horrek etxebizitzak eraiki bitartean.
Josu Labaka udaleko zinegotziak lurjabeei eskerrak eman nahi dizkie "egindako lagapenagatik eta akordiora iristeko erakutsitako borondateagatik". Aurrera begira, "Urrestillako auzo batzordekoekin elkarlanean eta urrestildarren ekarpenak jasota erabakiko dugu, momentuz aparkaleku gisa ireki den gunearen erabilera", adierazi du. Eremua "zabala" dela jakinarazi du udalak, eta Urrestilla erdigunetik gertu dagoenez, "aparkalekuaz gain beste erabilera batzuetarako aukerak" ere eskaintzen dituela esan dute.