50. urteurrena gogoan agurtu dute ikasturtea Karmelo Etxegarai eta Urola ikastoletako kideek

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko eka. 17a, 20:42

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola ikastoletako ikasleek, irakasleek eta gurasoen jaialdiarekin agurtu dute gaur, ostirala, 2015-2016 ikasturtea. Ohiko legez, kiroldegian egin dute jaialdia, eta, mailaz maila, dantza desberdinak eskaini dituzte ikasleek. Aurten, bereziki, Ikastolaren 50. urteurrenak izan dute gogoan jaialdian zehar, eta zenbait ikasle ohik eta irakaslek ere hartu dute parte jaialdian; izan ere, Ran rober ran abestia dantzatu dute. Jaialdiaren bukaeran ikastolan 25. urte lanean egin dituzten sei irakasle omendu dituzte, eta Batxilergoa amaitu duten ikasleek orlak jaso dituzte. Hemen, jaialdiko argazki bilduma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide