Garmendi auzoa oinezkoentzat egokitu du Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 17a

Garmendi 1 eta 3 zenbakien atariak oinezkoentzako egokitzeko lanak amaitzen ari dira dagoeneko. 50.022 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute lanek.

Garmendi 1 eta 3 zenbakien atariak oinezkoentzako egokitzeko lanak amaitzen ari dira dagoeneko. Udalak jakinarazi duenez, inguru horretako bizilagunen eskaerei erantzunez egin dituzte obrak. Orain arte, bi etxe atari horien arteko tartea errepidetik egin behar izaten zuten oinezkoek, eta Udalak oinezkoei beren espazioa eman eta pasabide horretan oinezkoek segurtasuna izan dezaten egin ditu lanak. Urbanizazio lanak Ekin excavaciones enpresak egin ditu, eta 50.022 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide