Basazabal jauregia eraberritzeari ekin dio Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 14a, 12:44

Konponketen lehen faseak, teilatukoak, 32.212 euroko aurrekontua izango du. Obrek iraun bitartean, "konponketa lanek hala eskatzen badute", Enparan kalea itxita egongo dela jakinarazi du Udalak.

Atzo, astelehena, hasi zituzten Basazabal jauregiko eraberritze lanak, teilatuaren konponketarekin. Udalak "eraikina konpondu eta herritar zein bisitarientzat irekitzeko asmoa" du, eta horren harira, eraberritze lanak egiteko 300.000 euroko diru-laguntza jaso zuen joan den martxoan. Basazabal jauregiaren obrekin hasi aurretik, eraikinean hainbat azterketa egin dituzte. Esaterako, eraikinaren harria eta egurraren egoera aztertu dituzte, gero horiei eman beharreko tratamenduak zehazteko. "Teknikariek ezinbestekotzat jo dute berehala teilatua konpontzea, egoera kaskarrean baitago; beraz, teilak aldatu eta beste hainbat lan egiteari ekin zaio", azaldu du Udalak. Jarraitu albistea irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide