Euskararen Erabilera Plana indartuko du Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 2a

"Euskara lehenesten duen Udala izatetik, euskaraz funtzionatzen duen Udala izatera iristea" da helburua. Horretarako, hainbat neurri hartuko ditu udalak epe eta eremu ezberdinetan.

Josu Labaka euskara batzordeburua eta Miren Etxenike UEMAko teknikaria eta Udaleko euskara erabilera planaren jarraipenaren arduraduna. (Maialen Etxaniz) Azpeitiko Udalak Euskara Planari bultzada emateko konpromisoa hartu du. Hala azaldu dute gaur, osteguna, egindako agerraldian Josu Labaka Udaleko euskara batzordeburuak eta Miren Etxenike UEMAko euskara teknikariak eta Udaleko euskara erabilera planaren jarraipenaren arduradunak. Helburua da, "euskara lehenesten duen Udala izatetik, salbuespenak salbuespen, euskaraz funtzionatzen duen Udala izatera iristea", azaldu dute. UEMAK lau azpitaldetan banatzen ditu udalerriak, egindako diagnostiko baten arabera: Abian dauden udalerriak (erdaraz aritzen direnak), magalean daudenak (elebidunak), gorabidean daudenak (nagusiki euskaraz egiten den herriak) eta tontorrean daudenak (euskara hutsez aritzen direnak). Azpeitia, gorabidean dauden herrien artean dago sailkatuta gaur egun. Horren harira indartu nahi dute Euskara Plana, Azpeitia tontorrean dauden udalerrien artean egon dadin. "Hizkuntzari dagokionez Azpeitia Euskal Herrian eredu dela ikusita, uste dugu Azpeitiko Udalak ere eredu izan behar duela, eta horregatik salto berri bat eman nahi dugu", adierazi du Josu Labakak. Jarraitu albistea irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide