Mantangorrirekin eta ekitaldiz beteta datoz festak Sanjuandegira

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko eka. 1a, 10:00

Ostirala bitartean, besteak beste, bertso afaria, kontzertuak, mus txapelketa izango dira. Festak, ofizialki, ostiral arratsaldean hasiko dira, Mantangorriren jaitsierarekin.

Joan den larunbatean hasi ziren Sanjuandegiko festak, Umeen Egunarekin, eta ekitaldiz beteta datoz Mantangorriren festak, beste behin. Aste osoan zehar izango da zer gozatu auzoan. Gaur, esaterako, bertso afaria izango da Baigera IIan, Maialen Lujanbiorekin eta Unai Agirrerekin. Bihar, berriz, barraka eguna, pintxo-poteoa, Atropa Belladone eta Lain taldeen kontzertuak eta Mus Txapelketa izango dira. Festak, baina, ostiralean egingo du eztanda, Mantangorriren jaitsierarekin, eta dozenaka ekitaldi izango dira igandea bitartean. Auzotarrek Mantangorri igande iluntzean agurtuko badute ere, ekaineko bigarren astebururako ere prestatu dituzte ekitaldiak. Besteak beste, aire libreko zine emanaldia, txirrindularitza proba eta Sahararen aldeko Lasterketa Solidarioa izango dira hilaren 10etik 12ra bitartean. Galdeketarekin bat Sanjuandegiko festak antolatzen dituen XJ Auzolanean taldeak bat egin du herri galdeketarekin, eta igandeko egitaraua galdeketaren egitaraura moldatu dute. Goizalderako egitarau oparoa prestatu dute, eta, hala nola zumba saioa, gaupaseroen argazkia eta bozkatzera kalejira antolatu dituzte. Ondoren, salda banatuko dute festan jarraitu nahi dutenentzat.

Sanjuandegiko festak

Gaur, ekainak 1 21:00. Bertso afaria, Unai Agirrerekin eta Maialen Lujanbiorekin, Baigera IIan. Bihar, ekainak 2 17:00-21:00. Barraka eguna. 19:00. Pintxo-poteoa. 21:00. Atropa Belladone eta Lainen kontzertuak, Garoa eta Jim Clarck tabernen atarian. 22:00. Mus Txapelketa, Ongi Etorri erretegian. Etzi, ekainak 3 09:00. Gosaria eta auzolana. 18:30. Herri galdeketaren aldeko mosaikoa. 19:00. Mantangorriren jaitsiera. 19:05. Erraldoien kalejira, musika eskolako trikitilariekin. 21:00. Gazte afaria. 22:00. Aretoko dantzak. 23:00. Kontzertuak: Ezten, The Friday’s Crew eta Erokomeri. 02:00. DJak txosnan: Xugua, Josu_u eta Hussabier. Larunbata, ekainak 4 10:00. Judo erakustaldia. 12:30. Bandaren kontzertua. 14:00. Triki-pintxo-poteo elegantea. 15:00. Auzo bazkaria. 17:00. IV. Trikiti Txapelketa. 19:00. Buruhandiak eta RKR elektrotxaranga. 21:00. Parrillada, eta Marmok taldearen kontzertu instrumentala karpan. 23:00. Kontzertuak: Autobus magikoa eta Arkada Social. Ondoren. DJ Elepunto karpan. Igandea, ekainak 5 05:00. Guatekea 06:00. Txokolatada. 08:00. Zumba saioa. 08:30. Gaupaseroen argazkia, eta kalejira bozkalekura. 09:00. Salda. 12:00. Dantzari txikien emanaldia. 16:00. Zezen txikiak. 18:30. Herri kirolak. 20:00. Mantangorriri agurra. Ostirala, ekainak 10 22:00. Pippi Langstrumpf filmaren emanaldia, aire librean. Larunbata, ekainak 11 11:00. Txirrindularitza proba. Igandea, ekainak 12 11:00. Sahararen aldeko Haurren II. Lasterketa Solidarioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide